5 zauri emozionalak ezagutzen

Zergatik erreakzionatzen dugu modu jakin batean?
zauri emozional

Askotan, gure bizitzako egoeren aurrean ematen ditugun erantzunek ez dute zerikusirik une horretan gertatzen ari denarekin bakarrik. Sarritan, gure barruan oraindik sendatu gabe dagoen zerbaitek hitz egiten du. Haurtzaroko zauri emozionalak dira; etapa goiztiarretan sortu, eta helduaroan gure harremanak eta beldurrak baldintzatzen dituzten arrastoak.

Zauri hauek ezagutzea da gure burua hobeto ulertzeko eta defentsatik bizi beharrean, gure izatetik bizitzeko lehen urratsa.

5 zauri emozionalak eta haien “maskarak”

Zauri bakoitzak egunerokotasunean gertatzen denari egokitzeko modu bat edo “maskara” bat sortzen du. Jatorrian, maskara horrek babestu egin gintuen, funtzionala zen, baina gaur egun mugatu egiten gaitu.


Errefusa: Atzera egiteko beharra

Zauri hau sentitzen duenak bere existentzia bera zalantzan jartzen dela hautematen du.

  • Baliorik ez duela sentitu dezake eta gatazketatik aldentzen da, berriro errefusatua ez izateko.
  • “Ez naiz ikusgarri egiten, ez nazaten baztertu”.

Abandonua: Dependentziaren itzala

Bakarrik geratzeko beldur sakona da.

  • Besteenganako atxikimendu handiegia erakutsi dezake.
  • Galtzeko beldurragatik, bere beharrak albo batera uzten ditu bestearen ondoan jarraitzeko.

Umiliazioa: Masokismo emozionala

Besteen gaitzespena edo iritzi txarra jaso denean sortzen da.

  • Bere burua bigarren mailan jartzen du, besteen beharrak asetzen saiatuz bereak zaindu beharrean.
  • Lotsa sentimendua oso ohikoa da.

Traizioa: Kontrolaren bidezko babesa

Konfiantza apurtu denean sortzen den zauria da.

  • Inguruko guztia eta denak kontrolatzeko beharra sentitzen du.
  • Ez da erraz fidatzen, ezustekorik ez hartzeko eta berriro kalterik ez jasateko.

Injustizia: Zurruntasunaren mozorroa

Guraso edo zaintzaile hotz edo zorrotzegiekin bizi izan denean agertzen da.

  • Perfekzionismo handia eta bere buruarekiko exijentzia itzela.
  • Akatsetarako tarterik ez du uzten, dena “behar den bezala” egon dadin.
zauri emozional

Erreakzionatzetik izatera

Garrantzitsua da ulertzea zauri emozional hauek errealitatera eta gertatzen ari zitzaigunera egokitzeko estrategiak izan zirela. Garai batean funtzionalak izan ziren, bizirauten lagundu ziguten, baina helduaroan gure ongizatea oztopatu dezakete.

Terapian, gaur egun zauri horiek noiz esantzen diren konturatu ahal izateko gaitasuna lantzen dugu.

Ez dugu gertatzen zaigunari bakarrik erreakzionatzen; gure barruan esnatzen den min horri erantzuten diogu. Zauriak sendatzeak ez du esan nahi desagertuko direnik, baizik eta gure bizitzaren kontrola haiek izan beharrean, guk geuk hartuko dugula.

Zure burua babesteko modu hauek ezagutzen zenituen? Zure bidaia emozionala ulertzen lagundu zaitzakegu.

Scroll to Top