Haurrentzako terapia psikologia Bilbon

haur psikologia Bilbon
Haur psikologia Bilbon

Haurtzaroan terapia psikologikoa hasteko pausua ematea

Haurrentzako psikoterapia umeei zein familiei zuzendutako zerbitzua da. Emozio, jokabide edota harremanetan sortzen diren zailtasunetan esku hartzea eta prebentzioa egiten ditugu. Bizi etapa hau funtsezkoa baita garapen emozional osasuntsu bat sustatzeko.

Lan terapeutiko honek lagundu egiten dio haurrari gertatzen zaiona ulertzen, adierazten eta erregulatzen. Aldi berean, familiei seinale garrantzitsuak irakurtzen laguntzen die, baita umeak aurkezten dituen zailtasunak maneiatzen ere.

Pagadin haurra inguratzen duten elementuekin modu koordinatuan lan egitearen alde gaude (familia, eskola edota beste edozein profesional).  Sistema osoak lan ildo bera edukitzea oinarrizkoa da. Horrela, umearentzat koherentea eta segurua den ingurunea eraikitzen dugu.

Hemen gaude laguntzeko

Honako inprimaki honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Zertan lagun dezake haurrentzako terapia psikologikoak?

Lagungarria izan daiteke haurraren ongizatea, eskola-egokitzapena, harremanak edo garapen emozionala eragozten duten zailtasunak agertzen direnean. Hona hemen egoera ohikoenak:

01/
Antsietatea, beldurrak edo zaintzaileengandik banatzeko zailtasunak.
02/
Aldaketa iraunkorrak aldartean, tristura edo suminkortasuna.
03/
Jokabide arazoak, inpultsibotasuna edo autoerregulazio arazoak.
04/
Berdinekiko harremanetan zailtasunak edo gaitasun sozialetan arazoak.
05/
Autoestimu txikia, segurtasun eza edo emozioak adierazteko zailtasunak.
06/
Bizi-aldaketen, heriotzen edo egoera estresagarrien aurreko erreakzioak.
07/
Arreta arazoak, ikasketetan edo eskola-ingurunera egokitzeko zailtasunak.

Esku-hartzearen ardatza ez da soilik jokabidera bideratzen, hau da, helburua sintomak desagertzeaz gain, haurraren mundu emozionala ulertzea da.

Haur psikologia Bilbon

Esku-hartze neuropsikologikoa eta neuro-garapenaren nahasmenduak

Kasu batzuetan, emozio edo jokabide zailtasunekin batera, neruo – garapenaren alterazioak ager daitezke, hala nola arreta prestatzeko zailtasuna edota funtzio exekutiboetan alterazioak, adibidez.

Beharrezkoa denean, haurren ebaluazio neuropsikologikoa integratzen dugu gure tratamenduetan, haurraren profil kognitiboa zehatzago ezagutzeko eta neuro-garapenaren nahasmendu posibleak detektatzeko.

Honi heltzeak arreta integrala eskaintzea ahalbidetzen digu, esku-hartzea behar emozionaletara zein kognitiboetara egokituz.

Haur psikologia Bilbon

Familiaren rola prozesu terapeutikoan

Familien parte-hartze aktiboa funtsezkoa da terapia mota hauetan. Gurasoei eta zaintzaileei laguntzen diegu haurraren beharrak hobeto ulertzen, loturak sendotzen eta giro emozional osasungarria erraztuko duten tresnak eskaintzen.

Familiarekin egiten den lan koordinatu honi esker, aurrerapen terapeutikoak modu errealista batean integratzen dira eguneroko bizitzan.

Haur psikologia Bilbon

Gure ikuspegi terapeutikoa haurtzaroan

Ikuspegi integratzaile batetik egiten dugu lan, haurren garapenera egokitutako tresnak konbinatuz: jolas-teknikak, teknika espresiboak, erregulazio estrategiak… betiere babes zientifikoa duten ereduetan oinarritzen direnak.

Helburua ez da soilik egungo ondoeza arintzea, baizik eta garapen emozional osasungarria bultzatzea, autoestima indartzea, epe luzean mantenduko diren gaitasunak sustatzea eta familiari autonomia osoa bueltatzea. 

Haur psikologia Bilbon

Noiz da kontsultara hurbiltzeko une egokia?

Gomendagarria izan daiteke prozesu terapeutiko bat hastea, baldin eta:

01

Zailtasunak denboran zehar mantentzen dira edo intentsitatea handitzen doa.

02

Ondoezak eragina du familian, eskolan edo harreman sozialetan.

03

Haurrak zailtasunak ditu emozioak adierazteko edo erregulatzeko.

04

Haurraren garapen prozesuaren, ikesketen edo beste edozein gaitasun kognitiboren inguruko zalantzak daude.

05

Familiak orientazioa behar du egoera jakin batzuetan zelan erantzun jakiteko.

Esku-hartze goiztiar batek arazo larriagoak prebenitzen laguntzen du baita garapen orekatuagoa bat sustatu ere.

Scroll to Top