Psikologia Pagadi
“Ez dugu beti jakiten terapia noiz hasi. Batzutan barruko zerbaitek forma hartu nahi duenaren susmoa izatea nahikoa da.”
Hemen gaituzu.
Amaia Torres eta Aroa Merino – Osasun psikologoak Bilbon

Hurbila eta profesionala den psikologia Bilbon
Ikuspegi integratzailea eta psikologiaren hainbat arlo ezberdinetan espezializatua dagoen Bilboko psikologo taldea gara. Prestakuntza honek prozesu bakoitzari begirada zabal eta osagarri baten bitartez hurbiltzeko aukera ematen digu.
Bizi ziklo osoarekin egiten dugu lan, haurtzarotik zahartzarora. Ekipo moduan elkarlanean aritzen gara, baita kanpoko profesionalekin ere kasuak koordinazio premia aurkezten duenean, betiere praktika etiko eta ardutsua bermatuz.
Gure lana giza esperientziarekiko begirunezko bigirada batetik abiatzen da. Gure ustez, ondoez orok ez du zertan esku-hartzerik behar, eta psikoterapiak zentzua du gure barne mundua ulertu, sufrimendua arindu eta bizi erronkei aurre egiteko baliabideak eskaintzeko gai denan. Horregatik, persona bakoitzak dakarren egoera entzun, prozesu terapeutikoa hasi behar den baloratu eta, azkenik, tratamendu indibidualizatua egokitzen ditugu.
Gure baloreak Bilboko psikologia zentruan
Pagadin terapia hasteko erabakia norbere buruarekiko ardura, zaintza eta zintzotasun keinu bat dela deritzogu. Izan ere, badakigu laguntza eskatzea ez dela egun batetik bestera hartzen den erabaki eroso bat izaten.
Bilboko psikoterapia-zentro gisa, urrats horri zorroztasunez, etikaz eta zintzotasun klinikoz laguntzea da gure zeregina, prozesu bakoitzean sortzen den lotura terapeutikoa zainduz eta bakoitzaren erritmora egokituz. Argi orientatzen dugu, beharrezkoa denean lana berrikusi eta esku-hartzea efikaza izan dadin doitu egiten dugu pertsona bakoitzera.
Psikoterapia eguneroko bizitzan inpaktu erreal bat eragiteko baliabide gisa ulertzen dugu. Hau da, gurera datozen pertsonak egunerokotasunean zein etorkizuenan sortzen diren zailtasunei aurre egiteko baliabidez hornitzea da gure helburua.
Kolaboratzaileak
PSIKOLOGIA BILBON




























