Terapia psikologikoa Bilbon

Pertsona bakoitzari egokituako terapia psikologikoa Bilbon
Terapia psikologikoa ondoeza ulertzera, barnean gertatzen dena ordenatzera eta horri aurre egiteko modu sano eta iraunkorragoak aurkitzera bideratutako lan espazioa da. Ez da arazoei buruz hitz egitera mugatzen, prozesuak benetako eragina izan dezan arazo hauen analisi eta tratamendu zehatzak aplikatzen dira.
Pertsona bakoitza bere istorio eta testuinguru propioarekin iristen da kontsultara. Horregatik, esku-hartzea ez da formula itxi bat izaten, ebaluazio zehatz baten ostean, kasu konkretu eta bizi-une bakoitzari egokitutako lan plan bat baizik.
Terapia psikologikoa bilbon
Gure terapia psikologikoak Bilbon

Helduentzako Terapia
Antsietate, depresio, estres, bizi-krisi eta ondoez emozional iraunkorrari aurre egiten laguntzen dugu. Autoestima arazoak, segurtasun eza, dolua eta harremanetarako zailtasunak ere tratatzen ditugu. Helduen psikoterapiak patroi emozionalak ulertzen eta eguneroko oreka eta funtzionamendua hobetzeko baliabide praktikoak garatzen laguntzen du.

Haurrentzako Terapia
Haurren terapia psikologikoak zailtasun emozionalak, jokabide arazoak, emozioak erregulatzeko arazoak, beldurrak, antsietatea, egokitzapen zailtasunak eta ondoez orokorra lantzen ditu. Familiekin zein hezkuntza zentroekin orientazio eta koordinazio lana barne hartzen ditu.

Nerabeentzako Terapia
Nerabeentzako terapia psikologikoak etapa honetako berezko jarrera, jokabide edota zailtasun emozionalak lantzen ditu: antsietatea, depresioa, autoestima arazoak, familia-gatazka, erregulazio emozionala eta eskola egokitzapena. Gune konfidentzial bat eskaintzen dugu, non nerabeak gertatzen zaiona esploratu dezakeen eta baliabide pertsonalak garatu ahalko dituen.

Bikote Terapia
Bikoteei komunikazioa hobetzen laguntzen diegu, harreman gatazkei aurre egiten eta lotura berreskuratzen. Interakzio ereduetan, gatazkaren kudeaketan eta kide bakoitzaren behar emozionalen identifikazioan oinarritzen da esku-hartzea, akordio eta harreman modu funtzionalagoak garatzeko.

Familia Terapia
Familia gatazka, seme-alabekin sorten diren arazo, familia sistemaren krisi eta komunikazio arazoetan esku-hartzen dugu. Familia-dinamikei heltzen diegu bizikidetza eta elkarrekiko tratua hobetzeko.

Zahartzaroan Terapia
Zahartzaroko esku-hartze psikologikoan dolua, bakardadea, osasun aldaketen egokitzapena, arazo kognitiboak eta bizi trantsizio etapa honek dakartzan erronkak lantzen dira. Ongizate emozionala eta autonomia helburu izanik.
Terapia psikologikoa bilbon
Nola egiten dugu lan Bilboko gure psikologia zentroan?
Badakigu lehen urratsa ematea ez dela beti erraza izaten. Horregatik, Pagadi psikologian zintzotasunean eta profesionaltasunean oinarritutako lana egiten dugu. Ez dugu “etiketarik” erabiltzen, guretzat helmuga pertsona ulertzea baita.
Prozesua hasierako balorazio batekin hasten da. Lehenengo fase honetan, arreta jartzen diogu zure kontakizunari kontsultara zerk ekarri zaituen ulertzeko. Lehen kontaktu honetan zure egoera, helburuak eta beharrak aztertzen ditugu. Horrela, arazoa definitu eta klinikoki kokatzen dugu.
Balorazioa egin ondoren, zure kasura egokitutako esku-hartze plan bat adosten da, helburu eta lan-ildo argiekin. Esku-hartzea pertsonaren erritmora egokitzen da, eta konfidentzialtasun zein profesionaltasun osoz tratatzen da.
Espazio segurua eta konfidentziala eskaintzen ditugu. Lan klinikoa erreferentziazko profesional batekin egiten da prozesu osoan zehar. Hala ere, kasu batzuetan ekipo moduan beste profesional batzuekin elkarlanean aritzen gara, egoerak hala eskatzen duenean.
Behin baliabide pertsonalak garatu direnean eta zailatsunak estrategia osasuntsuen bitartez maneiatzeko gaitasuna eraiki denean, pertsonaren autonomia maila handitzea lortu da. Hortaz, helburu terapeutikoak lortu direnean psikoterapiak bere azken xedea lortu duela esan dezakegu eta prozesuari amaiera ematen diogu.
Eskatu zure lehen hitzordua
Galderarik duzu?
Terapia zuretzat ote den zalantzarik baduzu, konpromezurik gabe galdeiguzu.