Bikote terapia Bilbon

bikote terapia Bilbon
Bikote terapia Bilbon

Bikote teraia hasteko urratsa ematea Bilbon

Bikote asko iristen dira kontsultara errepikatzen diren dinamiketan blokeatuta daudenaren sentsazioarekin: behin eta berriz gertatzen diren eztabaidak, iraganeko kontuen pisua edota geroz eta handiagoa den distantzia emozionala ezin konpondu dezaketela kexu.  Denborarekin, erlazionatzeko modu honek nekea, frustrazioa eta konexio galera sortzen ditu.

Beste batzuetan, harremana ezusteko edo gertaera konkretu baten ondorioz urratzen da: desleialtasun bat, gaixotasun bat, seme alaben jaiotza, heriotz bat edota estres handiko fase bat. Guzti honek bikoteak oreka galtzea eragin dezake eta ondorioz harremana tenkatu.

Bikote terapiak espazio egituratu eta profesional bat eskaintzen du, non dinamika guzti hauek izendatu eta lantzen ditugun harreman-korapiloa modu partekatuan askatzen hasteko, erlazionatzeko modu berriak eraikitzeko aukera bultzatuz.

Hemen gaude laguntzeko

Honako inprimaki honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Zer egoeratan izan daiteke baliagarria bikote terapia?

Terapia bereziki erabilgarria izan daiteke honako bizipen hauek agertzen direnean:

01/
Errepikatzen diren eztabaidak, beti puntu berdinetan amaitzen direnak, benetako akordiorik lortu gabe.
02/
Kideetako batek elkarrizketa bilatzen du, besteak interakzio hau saihesten duen bitartean, tentsio zikloa gero eta gehiago handituz.
03/
Harremanaren barruan entzuna, balidatua edo kontuan hartua ez sentitzearen sentsazioa
04/
Distantzia emozionala, intimitatea galtzea edo gertutasuna partekatzeko zailtasuna.
05/
Jeloskortasuna, mesfidantza edo landu gabeko harreman zauriak, egun aktibo jarraitzen dutenak.
06/
Bikotekide bakoitzeko jatorrizko familiekin gatazka, seme alaben heziketaren metodoen inguruko desadostasuna, familia antolamenduaren edota lanaren inguruko gatazkak.
07/
Harremanaren inguruko zalantza iraunkorrak edo erabaki garrantzitsuak hartzeari beldurra.

Bikote asko arazoak eta sufrimendua oso instalatuta daudenean hurbiltzen dira kontsultara. Esku-hartze goiztiarrak prozesu hauek geldiarazteko aukera ematen du. Izan ere, dinamika hauek denboran gehiegi luzatzen badira okertzeko joera izaten dute.

Bikote terapia Bilbon

Zer lantzen da zehazki bikote terapian?

Lan terapeutikoa “hobeto komunikatzen ikastetik” harago doa. Saioan, besteak beste, alderdi hauek aztertzen dira:

Lan honek aukera ematen dio bikoteari dinamika automatikoetatik irteteko eta loturan jarrera aktiboago eta kontzienteago bat berreskuratzeko.

Bikote terapia Bilbon

Gure ikuspegi terapeutikoa bikote terapian

Lehenengo helburua harremanak nola funtzionatzen duen ulertzea da: zer egoerek aktibatzen duten gatazka edo arazoa, bakoitzak nola erreakzionatzen duen eta denborarekin zer elementu errepikatzen diren ezagutzea.

Kide bakoitzaren historia pertsonala, bizitzan zehar izandako harremanak, emozioak maneiatzeko modua eta bikoteak bizi duen unea hartzen ditugu kontuan. Horrek guztiak eragina baitu harremanean.

Ondoeza mantentzen duten ereduak identifikatzeko, emozioen erregulazio gaitasuna hobetzeko, komunikazio ez hain defentsiboa bultzatzeko, zein harreman-modu egonkorragoak eta koherenteagoak eraikitzeko egiten dugu lan. Helburua ez da pertsonak aldatzea, sufrimendua eragiten duten dinamikak aldatzea baizik.

Bikote terapia Bilbon

Beharezkoa da bi kideak etortzea?

Ahal den neurrian lana bi kideekin batera egiten da, arazo gehienak harremanaren dinamiken bitartez azaltzen direlako.

Hala ere, kasu batzuetan kideetako batek oraindik ez du terapiara etortzeko erabakia hartu eta egoera horietan komenigarria izaten da kide bat behintzat bat hurbiltzea. Espazio honek aukera emango dio terapiara datorren pertsonari bere burua errebisatzeko, erreakzionatzeko ohiko moduak berrikusteko eta harremanaren dinamikan eragina izan dezaketen aldaketa txikiak sortzeko.

Bikote terapia Bilbon

Zer espero daiteke bikote terapia prozesu batetik?

01

Harremanean zer gertatzen den hobeto ulertzea.

02

Gatazken errepikapena eta eztabaiden intentsitatea murriztea.

03

Pasarte mingarriei buruz hitz egiten ikastea, elkarrizketa blokeatu edo haserrera eraman gabe.

04

Pixkanaka hurbiltasuna, konfiantza eta errespetua berreskuratzea.

05

Erabaki garrantzitsuak argitasun handiagoarekin eta neke emozional txikiagoarekin hartzea.

Prozesu bakoitza desberdina da eta bere erritmoa darama. Terapiak espazio profesional bat eskaintzen du sentimenduak eta ideiak ordenatzeko eta  harremanaren zailtasunei heltzeko.

Scroll to Top