Psikologo taldea Bilbon
Laguntza profesionala eta benetakoa
Pagadi Psikologian begirada kliniko konpartitu eta zorrotz batetik egiten dugu lan. Prozesu bakoitzak erreferentziazko psikologo bat du, erabateko konfidentzialtasunetik laguntzen duena.
Irizpide klinikoak partekatzen ditugu, kasuak berrikusi eta etengabeko prestakuntza mantentzen dugu. Esku- hartze koherente, efikaz, etiko eta indibidualizatua eskaintzeko helburuari jarraituz.

Begirada partekatua
Ikuspegi profesional desberdinak esparru kliniko partekatu batean txertatzeak sendotasuna eta zaintza ematen dio laguntza terapeutikoari.
Giza presentzia
Lotura zaintzen dugu gertutasun eta errespetutik. Badakigu zer suposatzen duen prozesu terapeutiko bati hasiera emateak, eta horregatik kontsulta laguntza eta segurtasun espazio gisa ulertzen dugu.
Bizitzarako baliabideak
Terapiak zentzua du egunerokotasunean eragin zuzena duenean. Baliabide propioen identifikazio eta garapenean laguntzen zaitugu, zure autonomia eta ongizatea bultzatea helburu.