
Formakuntza eta psikologia tailerrak Bilbon
Pagadi psikologian hezkuntza zentro eta erakundeentzako formakuntza eta tailer elbidunak (euskara / gaztelatina) diseinatzen ditugu.
Gure programak praktika eta esperientzia klinikoan oinarritzen dira, hezkuntza testuinguru komunitarioan adin txikikoiei, familiei eta profesionalei laguntzeko helburuarekin.
Errespetuzko ikuspegi prebentibo batetik egiten dugu lan, gure esku-hartzea errealitate bakoitzari egokituz bai forman baita tramititzeko moduan ere.
Sexu-hezkuntza Bigarren Hezkuntzan
Sexu-hezkuntzako tailerrak eskaintzen ditugu Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, nerabeen adinera, heldutasun-mailara eta egungo errealitatera egokitzen direnak. Sexu-hezkuntza informazioa helarazteko, gai ezberdinen inguruan hausnartzeko eta harreman osasuntsuak sustatzeko espazio seguru gisa planteatzen da formakuntza hau. Zalantzak, mitoak eta kezkak ikuspegi zorrotz eta ez-moralizatzaile batetik jorratuz.
Programaren helburuak:
Sexualitatearen bizipen osasungarri eta arduratsua bultzatzea.
Errespetua, adostasuna eta autozainketa sustatzea.
Arrisku jokabideak eta indarkeria- edo abusu egoerak prebenitzea.
Garapen etapa bakoitzari egokitutako informazio argia eskaintzea.
Metodologia
Tailerrak parte-hartzaileak eta dinamikoak dira, azalpena, talde hausnarketa eta taldeari egokitutako jarduerak konbinatuz.
Eskolak emateko hizkuntza ikastetxearen beharretara egokitzen da: gaztelania, euskara edo formatu elebiduna.

Ikastetxeentzako Laguntza Psikohezitzaile Sarearen proiektua
Laguntza Psikohezitzaile Sarea ikastetxeei emozio, jokabide eta ikaskuntza zailtasunak detektatzen, ulertzen eta horiei aurre egiten laguntzera bideratutako proiektua da. Proposamenak zentroari eta familiei laguntza ematea bilatzen du, zerbitzu psikologikoarekin batera esku-hartze koherente eta koordinatua bultzatuz.
Zertan oinarritzen da?
Ikastetxearentzako aholkularitza psikoedukatiboa.
Kezka edo ondoeza sortzen duten kasuetan laguntzea.
Familientzako eta hezkuntzako profesionalentzako orientazioa.
Ikastetxeari egokitutako koordinazio eta prestakuntza guneak.
Programaren helburuak:
Ikasleen ongizate emozionala bultzatzea.
Irakasleei laguntza eskaintzea egoera konplexuetan.
Ahal denean, zailtasunen kronifikazioa prebenitzea.
Eskolaren, familiaren eta profesionalen arteko lankidetza sarea indartzea.

Metodologia
Programa metodologia estandarizatu batetik abiatzen da, ikastetxearen, familien eta zerbitzu psikologikoaren arteko koordinazio-sare bat sortzera bideratzen dena.
Esku-hartzeak irakasle eta familien aholkularitza ikasleen lan terapeutikoarekin uztartzen ditu, ikastetxe bakoitzaren benetako beharretara egokituz.
Neurrira egindako proposamenak
Bi ildo aktibo horiez gain, Pagadi Psikologian neurrira egindako prestakuntza eta tailer elebidunak diseinatzen ditugu, zentro edo erakunde ezberdinen eskaeretara egokitzen direnak.
Hortaz gain, edozein programaren edukiak, iraupena, formatua edota hizkuntza doitu ditzakegu proposatzen zaigun proiektuaren helburuen arabera.
Harremana eta informazioa eskatzea
Formazioen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, aurrekontu bat eskatu edo programa bat zure zentro edo erakundera egokitzen den baloratu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke konpromezurik gabe.
Orientazioa emateko eta proposamena zurekin aztertzeko prest gaude.