Psikologo taldea Bilbon

Laguntza profesionala eta benetakoa

Pagadi Psikologian begirada kliniko konpartitu eta zorrotz batetik egiten dugu lan. Prozesu bakoitzak erreferentziazko psikologo bat du, erabateko konfidentzialtasunetik laguntzen duena. 

Irizpide klinikoak partekatzen ditugu, kasuak berrikusi eta etengabeko prestakuntza mantentzen dugu. Esku- hartze koherente, efikaz, etiko eta indibidualizatua eskaintzeko helburuari jarraituz.

psikologo taldea Bilbon

Begirada partekatua

Ikuspegi profesional desberdinak esparru kliniko partekatu batean txertatzeak sendotasuna eta zaintza ematen dio laguntza terapeutikoari.

Giza presentzia

Lotura zaintzen dugu gertutasun eta errespetutik. Badakigu zer suposatzen duen prozesu terapeutiko bati hasiera emateak, eta horregatik kontsulta laguntza eta segurtasun espazio gisa ulertzen dugu.

Bizitzarako baliabideak

Terapiak zentzua du egunerokotasunean eragin zuzena duenean. Baliabide propioen identifikazio eta garapenean laguntzen zaitugu, zure autonomia eta ongizatea bultzatea helburu.

Gure psikologo taldea bilbon

Amaia Torres Esnaola

Osasun psikologo eta neuropsikologoa
Psikoterapiaren arloan esperientzia klinikoa haurrekin, helduekin, bikoteekin eta familiekin, baita neuropsikologia klinikoan ere.

Aroa Merino Turrion

Osasun psikologoa
Haurrekin, nerabeekin eta familiekin lanean esperientzia, eskola-testuinguruan eta baita kontsulta pribatuan ere.
Gure psikologo taldea bilbon

Gure lanaren nortasuna:

  • Giza esperientzia errespetatzea, beharrezkoak ez diren etiketarik gabe.
  • Ikuspegi integratzailea eta pertsonalizatua, pertsona eta bizitzako une bakoitzari egokitua.
  • Etika eta erantzukizun profesionala prozesu terapeutiko bakoitzean.
  • Beharrezkoa denean, barne koordinazioa eta beste profesional batzuekin lankidetza.
  • Etengabeko prestakuntza eta zorroztasun klinikoa.
  • Lotura terapeutikoaren hurbiltasuna eta kalitatea.
  • Terapiaren zentzu praktikoa, bizitzarako baliabideak sortzera bideratua.
Scroll to Top