Helduen terapia psikologikoa Bilbon

Helduaroan terapia psikologikoa hasteko pausua ematea
Norbere buruaz arduratzea da, ziur aski, besteekiko egin dezakegun keinu eskuzabalenetako bat, eta, aldi berean, pertsona batek bere buruarekiko egin dezakeen ekintzarik zintzoenetako bat. Aldaketa-prozesu batekin konprometitzeak ez du zertan esan nahi galdera guztiak argi ditugunik, baina egun ondoeza sortzen duena ulertzeko, zaintzeko eta eraldatzeko prestutasuna adierazten du.
Pertsona asko kontsultara etortzen dira gauzak gaizki doazela susmatzen dutenean: antsietatea, neke emozionala, harremanetarako zailtasunak, blokeoak, kontrol-galeraren sentsazioa edo, besterik gabe, norbera hobeto ulertzeko beharra. Laguntza eskatzea norberaren ongizatea helmuga duen bidean pausu arduratsu bat ematea da.
Gure lana epairik gabeko eremu seguru, konfidentziala eta errespetuzkoa bermatzea da.
Hemen gaude laguntzeko
Honako inprimaki honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:
Zertan lagun zaitzake helduentzako terapiak?
Helduentzako terapiaren bitartez askotariko arazo emozional zein bizi-zailtasunak landu daitezke besteak beste:
01/
Antsietatea, etengabeko kezkak, beldurrak edo etengabeko alerta sentsazioa.
02/
Aldarte baxua, tristura, motibazio eza edo hutsune emozionala.
03/
Laneko estresa, gainkarga mentala edo deskonektatzeko zailtasuna.
04/
Autoestima arazoak, segurtasun eza edo autoexijentzia handia.
05/
Bikote, familia edo harremanetarako zailtasunak.
06/
Dolu-prozesuak, banaketak, bizi-aldaketa garrantzitsuak edo krisi pertsonalak.
07/
Emozioak erregulatzeko edo barne-gatazkak kudeatzeko zailtasunak.
08/
Blokeo bitala edo erabakiak hartzerako orduan zailtasunak.
Esku – hartze neuropsikologikoa helduetan
Psikoterapiaz gain, gure zentroan ebaluazio eta esku-hartze neuropsikologikoa egiten ditugu. Batzutan prozesu neurologikoekin edo zahartzaroarekin lotuta dauden eta funtzio kognitiboei eragiten dieten sintomak tratatzea ezinbestekoa da (memoria edo arreta arazoak, antolatzeko gaitasunean zailatsunak…) pertsonaren osotasuna aintzat hartzeko.
Ebaluazio neuropsikologikoak maila kognitiboan zer gertatzen den ulertzeko aukera ematen du eta ondorioz esku-hartzea hobeto bideratzea baimentzen du, pertsonaren osotasuna modu integralean heltzen lagunduz.
Psikoterapia zahartzaroan
Pertsona nagusien psikoterapia zahartzaroko bizi etaparen berezitasunak kontuan hartzen dituen terapia mota da. Helduekin egiten den abordatze terapeutikoaren parte den arren, bizi etapa konkretu honek dakartzan erronkak (bakardadea, gaixotasun kronikoak, rol aldaketak, heriotza…) hartzen ditu bere baitan.
Zahartzeak aldaketa emozionalak, sozialak zein kognitiboak ekar ditzake eta hauek kudeatzea premiazkoa da.
Lan terapeutikoak pertsona bakoitzaren erritmo, historia eta beharrak kontutan hartzen ditu, ongizate emozionala, autonomia eta bizi kalitatea sustatuz.
Gure ikuspuntu terapeutikoa
Ikuspuntu integratzaile batetik egiten dugu lan, babes zientifikoa duten eredu psikologikoak konbinatuz. Honek esku – hartzea pertsona bakoitzaren ezaugarrietara moldatzeko aukera ematen digu.
Pertsona osotasun gisa ulertzen dugu: haren historia, testuingurua, gorputza, emozioak eta harremanak. Terapia ez da sintomak ezabatzera mugatzen, epe luzera oreka, autoezagutza eta ongizate handiagoa bultzatzera baizik.
Noiz izan daiteke une egokia terapia hasteko?
01
Ondoezak denbora luze daramala zurekin sentitzen duzu.
02
Kosta egiten zaizu emozio edo egoera jakin batzuk kudeatzea.
03
Sufrimendua sortarazten dizuten eredu, jokabide, jarrera edota ohiturak errepikatzen dituzu.
04
Aldaketa edo krisi garai batean zaude.
05
Zeure burua hobeto ezagutu eta maila pertsonalean hazi nahi duzu.