Nerabeentzako terapia psikologikoa Bilbon

Nerabeentzako psikologia Bilbon
Nerabeentzako psikologia Bilbon

Nerabezaroan terapia psikologikoa hasteko pausua ematea

Nerabezaroa trantsizio etapa da, aldaketa fisiko, emozional eta sozialek markatua. Identitatea ere progresiboki garai honetan eraikitzen da, baita autonomia ere. Nereabezaroa bera erronka handia da, zalantza, harremanetan tirabiratsu, segurtsaun falta edota barne gatazka garaia baita.

Terapiak espazio konfidentzial eta pribatu bat eskaintzen du, non gazteak gertatzen zaiona askatasun osoz adieraz dezakeen, bere esperientziei hitza jarri eta bere burua hobeto ulertzeko eta erregulatzeko baliabideak garatu.

Dagoeneko existitzen diren zailtasunen tratamenduez gain, prebentzioaren ikuspegitik ere egiten dugu lan arazoen kronifikazioa saihesten lagunduko duten esku-hartzeak aplikatuz.

Hemen gaude laguntzeko

Honako inprimaki honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan:

Zertan lagun dezake terapia psikologikoak nerabezaroan?

Terapia erabilgarria izan daiteke ongizate emozionalari, bizikidetzari, errendimendu akademikoari edo identitate pertsonalaren eraikuntzari eragiten dieten zailtasunak agertzen direnean. Hona hemen ohiko egoera batzuk:

01/
Antsietatea, kezka iraunkorrak, beldurrak edo blokeoak.
02/
Depresioa, tristura, suminkortasuna edo huts-sentsazioa.
03/
Familia-gatazkak, arauak edo mugak onartzeko zailtasunak.
04/
Autoestima edo autoexijentzia arazoak, baita gorputza edo itxurarekiko gehiegizko ardura.
05/
Identitate pertsonalari, afektiboari edo sexualari buruzko zalantzak.
06/
Harremanetan edo intimitatean arazoak, muga pertsonalak edo presio soziala maneiatzetzeko zailtasuna.
07/
Isolamendua, esperientzia mingarriak lagunekin.
08/
Pantailen erabilera problematikoa, inpultsibotasuna edo jokabide arriskutsuak.
09/
Zailtasun akademikoak, motibazio eza edo etorkizunarekiko ziurgabetasuna.

Terapiak espazio pertsonal bat eskaintzen du, non bizipen horiek akonpainamendu profesionalarekin eta epairik gabe landu daitezkeen.

Nerabeentzako psikologia Bilbon

Ebaluazio neuropsikologikoa nerabeetan

Kasu batzuetan nerabeak aurkezten dituen zailtasunak funtzionamendu neuropsikologikoarekin lotuta egoten dira. Arreta edo bulkaden kontrolaren zailtasunek, besteak beste, eragin zuzena dute jokabidean eta eguneroko funtzionamenduan.

Beharrezkoa denean, nerabeen ebaluazio neuropsikologikoa integratzen dugu esku hartzean, profil kognitiboa hobeto ulertzeko eta egokitzapen akademikoan, sozialean edo emozionalean eragina izan dezaketen zailtasunak detektatzeko. 
Horri esker, esku-hartzea zehatzago orientatu dezakegu eta arreta integrala eskaini.

Familia eta eskolekin lana


Espazio terapeutikoa nerabearena den arren, familiarekin eta kasuaren ezaugarriengatik komenigarria denean, ikastetxeekin ere koordinazioa egiten da. Funtsezkoa da aldaketei eusteko nerabea inguratzen duten pertsonek modu koordinatu eta koherente batean lan egitea.
Bestalde, familiei etapa hau ulertzen  laguntzen diegu baita zelan komunikatu eta muga osasuntsuak jarri ere.
Nerabeentzako psikologia Bilbon

Gure ikuspegi terapeutikoa nerabezaroan

Ikuspegi integratzaile batetiklan egiten dugu, babes zientifikoa duten eredu psikologikoak konbinatuz eta esku-hartzea une ebolutibora, autonomia-mailara eta nerabe bakoitzaren berezitasunera egokituz.

Terapiak barne-baliabideak garatzen laguntzen du, etapa honetako berezko aldaketei eustea, autonomia progresiboa irabaztea eta jarrera propio eta seguruagoa eraikitzea ditu helburu.

Nerabeentzako psikologia Bilbon

Noiz da kontsultara hurbiltzeko une egokia?

Gomendagarria izan daiteke honako hauek kontsultatzea:

01

Ondoeza mantendu edo areagotu egiten da denborarekin.

02

Portaeran edo aldartean aldaketa esanguratsuak daude.

03

Zailtasun akademiko iraunkorrak agertzen dira.

04

Familia-bizikidetza bereziki tentsioduna bihurtzen da edo blokeo nabarmena nabari dute familia kideek.

05

Nerabeak berak ondoeza adierazten du edo laguntza eskatzen du.

Etapa honetako zarata identifikatzea lehen urratsa da nerabeak bere ahotsa aurki dezan eta helduarora segurtasun handiagoz joan dadin.

Scroll to Top