neuropsikologia bilbon
Neuropsikologia Bilbon

Zer da neuropsikologia?

Neuropsikologia garunaren funtzionamenduaren eta prozesu kognitibo, emozional eta jokabidezkoen arteko harremana aztertzen duen psikologiaren arloa da.

Memoria, arreta, hizkuntza, antolaketa edo erregulazio emozionala bezalako alderdiek eguneroko bizitzan eta norberaren ongizatean nola eragiten duten ulertzea ahalbidetzen du.

Esparru honetan egiten den lanaren helburua ez da soilik zailtasunak identifikatzea, egunerokotasunean nola eragiten duten ulertzea, egokitzapena sustatzea, autonomia zein bizi-kalitatea erraztuko duten estrategiak garatzearena da baizik. 

Pagadi Psikologian neuropsikologia integratzen dugu lan terapeutikoaren barruan, prozesu emozionalak eta kognitiboak sistema beraren parte direla defendatzen baitugu.

Neuropsikologia Bilbon

Noiz izan daiteke erabilgarria neuropsikologia?

Ebaluazioa eta esku-hartze neuropsikologikoa baliagarriak izan daitezke zailtasun hauek agertzen direnean:


01/
Memoria-arazoak edo gauzak ahaztearen sentsazioa.
02/
Arreta mantentzeko edo kontzentratzeko zailtasunak.
03/
Antolaketa ezaren sentsazioa edo zereginak planifikatzeko zailtasuna.
04/
Zahartzearekin lotutako aldaketa kognitiboak.
05/
Kalte neurologikoaren edo gaixotasun mediko baten ondorengo sekuelak.
06/
Bulkadak inhibitzeko zailtasuna edo informazioa kudeatzeko arazoak.
07/
Funtzionamendu kognitiboak ongizate emozionalean kalteak sortzen dituenean.
08/
Ohiko estrategiak eguneroko bizitza kudeatzeko nahikoa ez direnean.

Askotan, pertsonek kontsulta egiten dute eguneroko errendimenduan, lanean edo bizitza pertsonalean aldaketak edo zailtasunak nabaritzen dituztenean, ez dakitelako zer gertatzen ari den. Ebaluazio neuropsikologikoak aukera ematen du zailtasun horiek hobeto ulertzen eta tratamendua bideratzen.

Gure zentroan ikuspegi integratzailetik egiten dugu lan. Prozesu terapeutikoaren barruan neuropsikologian oinarritutako estrategiak erabiltzen ditugu, erregulazio emozionala errazteko, trebetasun kognitiboak hobetzeko eta eguneroko bizitzako egokitzapen funtzionala errazteko.

Begirada neuropsikologikoa gure esku-hartzeen zeharkako zatia da, tratamendua pertsona bakoitzaren ezaugarri kognitiboetara egokitzea ahalbidetzen baitu.

Neuropsikologia Bilbon – Ebaluazioa eta esku-hartzea

Helduen ebaluazio neuropsikologikoa

Helduentzako ebaluazio neuropsikologikoak egiten ditugu, funtzionamendu kognitiboa aztertzeko eta zailtasun horiek eguneroko bizitzan nola eragiten duten ezagutzeko. 

Nolakoa da ebaluazio-prozesua?

Prozesua hainbat fasetan garatzen da:


Hasierako elkarrizketa

Zailtasunak, historia pertsonala, egungo testuingurua eta helburuak aztertzen ditugu.

Proba espezifikoen bidezko ebaluazioa

Kasu bakoitzera egokitutako tresnak hautatzen ditugu hainbat funtzio kognitibo baloratzeko, hala nola memoria, arreta, funtzio exekutiboak, hizkuntza edo prozesatze-abiadura.

Emaitzen komunikazioa

Profil kognitiboa modu argi eta ulergarrian azaltzen dugu, zalantzak argitzen ditugu eta gomendio praktiko eta pertsonalizatuak eskaintzen ditugu.


Egoerak azterketa osagarriak edo beste profesional batzuen balorazioak kontuan hartzea eskatzen duenean, beste osasun-profesionalekin koordinatzen gara.

estimulazio kognitiboa – Neuropsikologia bilbon

Esku-hartze neuropsikologikoa estimulazio kognitiboaren bitartez

Estimulazio kognitiboa gaitasunak mantentzera edo hobetzera bideratutako jarduera multzoa da, non memoria, arreta, hizkuntza, arrazonamendua edo orientazioa lantzen diren. Bereziki garrantzitsua da pertsona nagusi edo narriadura kognitiboa pairatzen hasi direnentzat, nahiz eta bizitzako edozein etapetan onuragarria den osasun kognitiboa sustatzeko.

Estimulazio kognitiboko jardueren artean, memoria ariketak, logika jokoak, irakurketa, idazketa, problemak ebaztea, sormen-jarduerak eta interakzio soziala sustatzen duten zereginak daude. Jarduera horiek garuna aktibo mantentzen laguntzen dute, autonomia pertsonala mantendu eta ongizate emozionala hobetu.

Esku-hartzearen helburua egun mantentzen diren trebetasunak indartzea da eta konpentsazio estrategiak garatzea dagoeneko ahultzen hasi diren gaitasun kognitibo horietan.

Tratamenduak honako hauek hartzen ditu bere baitan:

  • Entrenamendu kognitibo pertsonalizatua.
  • Psikohezkuntza eta estrategia praktikoak.
  • Emozioen erregulazioan lan egitea.
  • Denbora antolatzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko estrategiak.
  • Familiei orientazioa eta laguntza ematea.
  • Errutinak eta testuinguru funtzionalak egokitzea.
Scroll to Top