HARREMANA PSIKOLOGOAK BILBON – pagadi psikologia

Eman lehenengo pausua, zu entzuteko gaude

Badakigu lehenengo pausua ematea ez dela beti erraza. Horregatik, gauzak erraztu nahi dizkizugu. Terapia behar duzuna ote den edo beste edozein gauza kontsultatu nahi badiguzu, konfiantza osoz idatzi. Modu zintzoan eta konpromisorik gabe orientatuko zaitugu.

harremana – psikologoak bilbon

Nola nahiago duzu harremanetan jartzea?

harremana – psikologoak bilbon
harremana – psikologoak bilbon

Zer gertatuko da idatzi eta gero?

Zure mezua irakurri eta erantzun bat emago dizugu

Arretaz aztertuko dugu zure kontsulta eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Erreferentziazko terapeuta bat esleituko zaizu

Hasieratik, taldeko terapeuta bat izango da zure erreferentziazko profesionala.

Lehenengo saioa adostuko dugu

Lehen saio bat hitzartuko dugu prozesu terapeutikoarekin hasteko.

Ez bazaude ziur zer terapia mota behar duzun, botoi hau ere saka dezakezu zer terapia eskaintzen ditugun ikusteko. Edo hurrengo formularioaren bidez zuzenean harremanetan jar zaitezke.

harremana – psikologoak bilbon

Harremanetarako formularioa

Hurrengo formularioa betez ere kontaktatu dezakezu.

Zertan lagun zaitzakegu?*
Gehien hurbiltzen dena aukeratu.
Deskribatu labur zergatik erabaki duzun prozesu honekin hastea.
harremana – psikologoak bilbon

Pagadi Psikologiako (Bilbo) terapiari buruzko ohiko galderak

Ez. Pertsona askok terapiara jotzen dute zer gertatzen zaien zehaztu ezinik. Lan terapeutikoaren zati bat ondoez hori ulertzea eta hari zentzua ematea da, hain zuzen ere.

Lehenengo saioa elkar ezagutzeko eta lanean hasteko erabiltzen da. Kontsultara zerk ekarri zaituen aztertuko dugu, eta prozesu terapeutikoa modu pertsonalizatuan eraikitzen hasiko gara.

Ez. Lehenengo saioak ez dakar inolako konpromisorik. Prozesua hasteko eta guk proposatutako laguntza zure beharretara egokitzen den baloratzeko balio du.

Lehenengo kontaktutik erreferentziazko terapeuta bat esleituko zaizu, zure kontsulta arrazoiari hoberen egokitzen dena eta zure beharretara hobeto erantzungo duena.

Normalean, saioak astean behin edo hamabostean behin egiten dira, batez ere prozesuaren hasieran. Guk gure irizpide klinikoaren arabera egiten dugu proposamena, baina pertsonak erabakitzen du zenbatean behin etorri, bere egoera eta aukeren arabera.

Ez dago saio kopuru finkorik. Prozesuaren iraupena pertsona bakoitzaren araberakoa da eta periodikoki berrikusten da, terapiak benetako zentzua eta erabilgarritasuna izan dezan. Prozesua autonomia bultzatzera eta altarantz aurrera egitera bideratzen da beti, terapia gehiegi luzatzea saihestuz.

Bai. Lehen kontaktutik erreferentziazko terapeuta bat esleituko zaizu, prozesu osoan lagunduko dizuna.
Salbuespenezko egoeretan bakarrik – adibidez, prozesuak behar bezala aurrera egiten ez badu, kasuak beste abordatze mota bat eskatzen badu edo bideratzea beharrezkoa bada – zurekin baloratuko da aldaketa bat egiteko aukera, betiere adostuta.

Ez da arazo bat. Ez da beharrezkoa ideia argiekin etortzea edo dena adierazten jakitea. Egoera horiek maneiatzea profesionalaren lanaren parte da, eta terapiak pixkanaka hitzak jartzeko espazio bat eskaintzen du.

Bai. Konfidentzialtasuna erabatekoa da, psikologiaren esparru etiko eta profesionalaren parte da.

Bai. Terapia online eta presentziala eskaintzen ditugu Bilbon. Bi modalitateak dira eraginkorrak, aukeraketa zure egoeraren eta lehentasunen araberakoa da.

Scroll to Top